Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 13a

Goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, segituan jasoko du eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean zehar tarteka goi-hodei batzuk ikusiko dira, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi atseginak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 11-14 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi ederra izango da nagusi. Arratsaldean mendebaldetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira, zerua estaliago edukiko dutelarik. Hala ere, azken orduan tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaiak jarraipena izango du. Hego-haize bizia nagusituko da eta tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 12-15 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!