Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 12a

Goizean hezetasunak sortutako hodei batzuk geratuko dira, baina orduek aurrera egin ahala desagertzeko joera hartuko dute.

Arratsaldean tarteka hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da. Haizeak aldakor eta ahul joko du, tarteka hego ukitu batekin eta tenperaturak gora egingo du, 6-10 graduan joaz goia. Goiza, hori bai, oso hotza izango da.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, segituan jasoko du eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean zehar tarteka goi-hodei batzuk ikusiko dira, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi atseginak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 11-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!