Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 11

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri zaparrada txiki batzuk izango dira, elurretan botako duelarik 400-500 metrotik gora, uneren batean beherago egitea baztertu gabe.

Arratsaldean pixkanaka atertzera egingo du eta ostarte txiki batzuk zabalduko dira azken orduetan. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 4-7 gradu bitartean joko duelarik goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hezetasunak sortutako hodei batzuk geratuko dira, baina orduek aurrera egin ahala desagertzeko joera hartuko dute. Arratsaldean aldiz erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro ederra nagusituko da. Haizeak hegotik eta ahul joko du eta tenperaturak koska ederra egingo du gora, 8-11 graduan joaz goia. Goiza, hori bai, oso hotza izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!