Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 10a

Giro kaxkarra. Egun osoan zehar hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparradak izango dira. Zaparradak goiz erditik aurrera emango dira eta gehienbat arratsaldean botako du, zaparrada ahul modura. Haizea aldakor ibiliko da, nahiz eta, tarteka iparraldeko ukitu bat izango duen. Tenperaturak behera egingo du eta nekez gaindituko dira 4-7 graduak egunaren erdiko orduetan. Elur-maila 500-600 metroan kokatuko da.

Bihar giro motela izango dugu. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri zaparrada txiki batzuk izango dira, elurretan botako duelarik 500-600 metrotik gora. Arratsaldean atertzera egingo du eta ostarte txiki batzuk zabalduko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 4 eta 7 gradu bitartean joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!