Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 9a

Goizean goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina giro argia eta lasaia nagusituko dira.

Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Tenperatura ez da 6-8 gradutik pasako egun guztian zehar.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparradak izango dira. Zaparradak egun guztian zehar izango dira, baina orokorrean ahulak izango dira. Haizea aldakor ibiliko da, nahiz eta, tarteka ekialdeko ukitu bat izango duen. Tenperaturak behera egingo du eta nekez gaindituko ditu 3-6 graduak egunaren erdiko orduetan. Elur-maila 300-400 metroan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!