Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 7a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira beste behin eta euri kontuak izango ditugu. Zaparrada gehien egunaren lehen zatian botako ditu, baina aurreko egunekin alderatuta tartekatuago eta ahulago botako du.

Arratsaldean are euri gutxiago izango da, aterruneak luzatuko direlarik. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean tarteka ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 5-7 graduan joaz goia. Elur-maila 600-700 metroan kokatuko da, goizean tarteka 500 metroan egitea baztertu gabe.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta oraindik goizean tantaren bat edo beste izango da. Hala ere, nahiko azkar atertuko du eta arratsaldean giro lasaia izango da, nahiz eta, hodeiek nagusi izaten jarraituko duten. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 4-7 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!