Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 6a

Egun guztian hodeiak nagusi izango dira, zerua erabat estalirik mantenduko dutelarik. Hodei hauek euri giroa ekarriko dute.

Zaparrada ugarienak eta mardulenak egunaren lehen zatian botako ditu, non ia etengabe egingo duen, tarteka ekaitzak jo eta kazkabarra botatzea baztertu gabe. Arratsaldean euria tartekatuago egingo du, baina giro euritsuak jarraipena izango du. Ipar-mendebaldeko haize zakarraren menpe jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 5-7 graduan joaz goia. Elur-maila 700 metro inguruan kokatuko da. 

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira beste behin eta euri kontuak izango ditugu. Zaparrada gehien egunaren lehen zatian botako ditu, baina aurreko egunekin alderatuta tartekatuago eta ahulago botako du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!