Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 5a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da.

Euria egun guztian zehar botako du, baina zaparradarik ugarienak eta mardulenak egunaren bigarren zatian emango dira, tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat izatea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperatura jaitsiko da, 7-10 graduan joaz goia. Elur-maila jaitsiko da. Goizean 1.200 metrotan kokatuko da eta azken orduetan 800 metroan.

Giro euritsua izango dugu bihar, berriz ere. Egun guztian hodeiak nagusi izango dira, zerua erabat estalirik mantenduko dutelarik. Hodei hauek euri giroa ekarriko dute. Zaparrada ugarienak eta mardulenak egunaren lehen zatian botako ditu, non ia etengabe egingo duen, tarteka ekaitzak jo eta kazkabarra botatzea baztertu gabe. Arratsaldean euria tartekatuago egingo du, baina giro euritsuak jarraipena izango du. Ipar-mendebaldeko haize zakarraren menpe jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 5-7 graduan joaz goia. Elur-maila 700 metro inguruan kokatuko da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!