Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 4a

Goizean eta arratsaldeko ordu askotan zeruan ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eder eta atsegina izango dugu.

Azken orduetan hori bai, mendebaldetik hodeiak ugarituko dira, zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du. Haizeak egunaren gehienean hego-mendebaldetik joko du, azken orduetan mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.

Giro makurra izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Euria egun guztian zehar botako du, baina zaparradarik ugarienak eta mardulenak egunaren bigarren zatian emango dira, tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat izatea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila jaitsi egingo da. Goizean 1.200 metroan kokatuko da eta azken orduetan 800 metroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!