Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 24a

Goizean hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute, eta eguerditik aurrera eta eguna amaitu bitarte zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira.

Haizea aldakor antzean eta ahul ibiliko da, tarteka hego ukitutxo batekin. Tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa eta tarteka hodeiren bat edo beste agertuko badira ere, nahiko azkar jasoko du eta egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egiten jarraituko du, 13-15 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!