Egonkortzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 23a

Goizean oraindik eguraldi motela izango da. Hodeiek zerua estalirik mantenduko dute eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira.

Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du, eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste ikusiko da, nahiz eta, orokorrean hodeiak nagusitu. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar, ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 8-11 graduan joaz goia. 

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute, eta eguerditik aurrera eta eguna amaitu bitarte zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira. Haizea aldakor antzean eta ahul ibiliko da, tarteka hego ukitutxo batekin. Tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!