Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 22a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira berriro eta euri kontuak izango dira. Zaparradak ahulak izango dira eta tartekatuak, baina egun osoan botako ditu eta giro ezatsegina izango da.

Gauean nahiko ateri geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, baina indar gutxiagoz. Tenperatura antzeko mantenduko da, 8-11 graduan joaz goia.

Egonkortzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik eguraldi motela izango da. Hodeiek zerua estalirik mantenduko dute eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du, eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste ikusiko da, nahiz eta, orokorrean hodeiak nagusitu. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar, ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 8-11 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!