Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 21a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiek zerua estalirik izango dute. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina orokorrean euri gutxiago egingo du eta zaparradak ahulagoak izango dira.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, indar pixka bat galduko duelarik. Tenperatura 8-11 graduan errendituko da.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira berriro eta euri kontuak izango dira. Zaparradak ahulak izango dira eta tartekatuak, baina egun osoan botako ditu eta giro ezatsegina izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, baina indar gutxiagoz. Tenperatura antzeko mantenduko da, 8-11 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi euritsua

Ataria 2023 abe 21 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!