Giro bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 20a

Egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak. Zaparradak egun osoan zehar eta tartekatu botako du, egunaren lehen zatian tarteka mardulak izango direlarik.

Ipar/ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 7-10 graduan joaz goia. Azken orduetan 1.200 metroan elurra egingo du.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar berriz ere hodeiek zerua estalirik izango dute. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina orokorrean euri gutxiago egingo du eta zaparradak ahulagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, indar pixka bat galduko duelarik. Tenperatura 8-11 graduan errendituko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!