Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 19a

Goizean eta arratsalde ordu askotan zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango dira nagusi. Arratsalde erditik aurrera hodei baxuak ugaritzen joango dira mendebaldetik barrena, gauean zerua estalirik geratuko delarik.

Hala ere, ez du euririk egingo. Arratsalde erdi arte haize aldakorra ibiliko da, azken orduetan mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 9-12 graduan joaz goia.

Giro bustia izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak. Zaparradak egun osoan zehar eta nahiko sarri botako ditu, egunaren lehen zatian tarteka mardulak izango direlarik. Ipar/ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 8-10 graduan joaz goia. Azken orduetan 1.200 metroan elurra egingo du.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!