Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 17a

Giro bikaina izango dugu. Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, segituan jasoko du eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da egun guztian zehar, eta tenperaturak gora egingo du, 13-15 gradu bitartean joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!