Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 14a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparradak sarri botako ditu, uneren batean ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Euri gehien goizean eta azken orduetan egingo du.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko norabidea izango du, tarteka zakar joko duelarik. Tenperaturak behera egingo du eta ez da 8-11 gradutik pasako. Elur-maila goizean 1.100 metroan kokatuko da, baina arratsaldean gora egingo du.

Egonkortzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta euri txiki moduan zaparrada batzuk botako ditu. Arratsaldeak aurrera egin ahala euria gutxituz joango da, azken orduetan ateri geratuko delarik eta ostarte batzuk zabalduko direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura pixka bat igoko da, 9-12 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!