Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 13a

Goizean goizetik zerua hodeitsu egongo da eta euritarako joera izango du. Zaparradak sarri botako ditu goizeko lehen ordutik aurrera, non egunaren bigarren zatian mardul botako duen, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 9-12 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian 1.100-1.200 metroan kokatuko da.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparradak sarri botako ditu, uneren batean ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko norabidea izango du, tarteka zakar joko duelarik. Tenperaturak behera egingo du eta ez da 8-11 gradutik pasako. Elur-maila goizean 1.100 metroan kokatuko da, baina arratsaldean gora egingo du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!