Aldaketa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 12a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina eguraldi ateria izango da. Arratsaldean fronte bat iritsiko da eta euritara joko du.

Zaparradak ez dira mardulak izango, baina giro bustia izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 16-18 graduan joaz goia, baina maximoak goizean emango dira.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goizetik zerua hodeitsu egongo da eta euritarako joera izango du. Zaparradak sarri botako ditu, egunaren bigarren zatian mardul botako duelarik, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 9-12 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian 1.100-1.200 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!