Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 10a

Egun osoan zehar berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, zerua nahiko estalirik edukiko dutelarik ordu gehienetan.

Gainera zeharka pasako den fronte baten euri tantaren bat edo beste uztea ez da baztertzen, bereziki eguerdi aldera. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du eta tenperatura dezente igoko da, 18-20 gradu epeletan errendituz.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Erdi eta goi-mailako hodei askorekin jarraituko dugu, zerua tarteka nahiko estalirik edukiko dutelarik. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasai eta atsegina nagusituko da. Hego-haize zakarraren menpe jarraituko dugu eta tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!