Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 9a

Egun osoan zehar hodeiak ugariak izango dira. Hodei horiek erdi eta goi-mailakoak izango dira, non tarteka ez den baztertu behar euri pixka bat uztea.

Hala ere, aurreko egunekin alderatuta askoz euri gutxiago egingo du. Azken orduetan hori bai, zaparradak ugariagoak izango dira. Hego/hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 14-16 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, zerua nahiko estalirik edukiko dutelarik ordu gehienetan. Gainera zeharka pasako den fronte baten euri tantaren bat edo beste uztea ez da baztertzen, bereziki eguerdi aldera. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du eta tenperatura dezente igoko da, 18-20 gradu epeletan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!