Eguraldi kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 8a

Egun osoan hodeiak ugariak izango dira eta zaparrada giroa nagusituko da. Zaparradak tarteka mardulak izango dira arratsalde erdi arte eta goizean ez da baztertzen ekaitzak jotzea ere.

Azken orduetan euri gutxiago egingo du, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 9-11 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak ugariak izango dira. Hodei hauek erdi eta goi-mailakoak izango dira, non tarteka ez den baztertu behar euri pixka bat uztea. Hala ere, aurreko egunekin alderatuta askoz euri gutxiago egingo du. Azken orduetan hori bai, zaparradak ugariagoak izango dira. Hego/hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!