Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 7a

Goizean goizetik hasita hodeiak ugariak izango dira eta euri giroa izango dugu. Goizean zaparrada tartekatuak eta orokorrean ahulak izango dira.

Arratsaldean ugaritu egingo dira eta azken orduetan mardul xamar botako du. Hego-haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak pixka bat jaitsiko da, 10-13 graduan joaz goia.

Bustitik jarraituko du eguraldiak bihar. Egun osoan hodeiak ugariak izango dira eta zaparrada giroa nagusituko da. Zaparradak tarteka mardulak izango dira eta goizean ez da baztertzen ekaitzak jotzea ere. Azken orduetan euri gutxiago egingo du, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egiten jarraituko du, 9-11 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!