Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 6a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina nahiko azkar jasoko du. Jaso otean, ostarte politak eta giro atsegina nagusituko dira.

Arratsaldean zehar goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin. Tenperaturak gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita hodeiak ugariak izango dira eta euri giroa izango dugu. Goizean zaparrada tartekatuak eta orokorrean ahulak izango dira. Arratsaldean ugaritu egingo dira eta azken orduetan mardul xamar botako du. Hego-haize zakarra nagusituko da eta tenperatura pixka bat jaitsiko da, 10-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!