Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko abenduaren 5a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka mardulak. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, gau partean atertzeko joera hartuko duelarik.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bizi. Tenperatura jaitsi egingo da, 9-12 graduan joaz goia. Goizean elurra 1.100-1.200 metroan kokatuko da.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina nahiko azkar jasoko du. Jaso ostean, ostarte politak eta giro atsegina nagusituko dira. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin. Tenperaturak gora egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!