Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 29a

Goizean goi-hodei batzuk izanagatik, ostarte zabalak eta giro argia nagusituko dira. Arratsaldeko lehen orduetan antzeko giroa izango da, baina ilunabarretik aurrera hodeiak ugarituko dira.

Hodei hauek orokorrean ez dute euririk utziko. Hego-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia. Azken orduan haizeak ipar-mendebaldera egingo du.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri giroa izango da, non zaparrada ugariak eta mardulak botako dituen. Arratsaldean zehar zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, aterrune politak izango direlarik. Mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!