Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 28a

Giro kaxkarra izango dugu. Egun osoan zehar zerua hodeitsu egongo da eta euri giroa izango da nagusi. Goizean zaparradak mardulak eta ugariak izango dira. Arratsaldean aldiz, tartekatuago eta ahulago egingo du, gauean ateri geratuko delarik. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 9-12 graduan joz goia.  

Bihar, giro lasaia izango dugu. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, arratsalde partean ostarte gehiago ikusiko diren. Hodei hauek orokorrean ez dute euririk utziko. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 16-18 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!