Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 26a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik eta tarteka zerua estali samarrik edukiko badute ere, ateri eutsiko dio eta eguraldi lasai batez gozatu ahalko da egun osoan zehar.

Haizeak hegotik joko du egun osoan, baina tenperaturan ez da aldaketa handirik sumatuko, 12-14 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goiz lasai basten ostean, arratsaldean sartuko den fronte batek euri giroa utziko du, tarteka zaparrada mardulak eroriko direlarik. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoari paso utziz. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!