Giro atseginagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 25a

Goizean eta eguerdira bitarte zeruan hodeiak nagusi izango dira eta oraindik euri pixka bat egingo du, nahiz eta, litrotan huskeria pilatuko den.

Arratsaldean zehar ateri egongo da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin eta azken orduetan hego ukituarekin. Tenperatura zertxobait igoko da 12-14 graduan joaz goia. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik eta tarteka zerua estali xamarrik edukiko badute ere, ateri eutsiko dio eta eguraldi lasai batez gozatu ahalko da egun osoan zehar. Haizeak hegotik joko du egun osoan, baina tenperaturan ez da aldaketa handirik sumatuko, 12-14 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!