Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 24a

Egun osoan zehar hodei baxuak ugariak izango dira. Goizean tantaren bat edo beste salbu, nahiko giro ateria izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan zerua argiago agertuko da, baina arratsalde erditik aurrera eta bereziki ilunabarrean euri txikia ugarituko da, giro bustiarekin emango diogularik amaiera egunari. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, baina tenperaturak gora egingo du, 12-13 graduan joaz goia.

Giro atseginagoa izango dugu bihar. Goizean eta eguerdira bitarte zeruan hodeiak nagusi izango dira eta oraindik euri pixka bat egingo du, nahiz eta, litrotan huskeria pilatuko den. Arratsaldean zehar ateri egongo da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin eta azken orduetan hego ukituarekin. Tenperatura zertxobait igoko da 12-14 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!