Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 23a

Goizean ostarte zabalak izango dira eta giro lasaia izango dugu, non egunsentian hotz handia egingo duen. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan euri pixka bat egitea baztertu gabe.

Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 8-11 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei baxuak ugariak izango dira. Goizean tantaren bat edo beste salbu, nahiko giro ateria izango da. Arratsaldean zehar eta bereziki ilunabarrean euri txikia ugarituko da, giro bustiarekin emango diogularik amaiera egunari. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, baina tenperaturak gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!