Bustitik jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 22a

Goizean euria sarri eta mardul egingo du, litro politak pilatuko direlarik. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, baina gau arte ez du lortuko erabat atertzerik.

Ipar-haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperaturak beste pixka bat behera egingo du, 8-11 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian elur-maila 1.100-1.200 metroan kokatuko da.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira eta giro lasaia izango dugu, non egunsentian hotz handia egingo duen. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan euri pixka bat egitea baztertu gabe. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 8-11 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!