Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 21a

Egun osoan hodeiek zerua estalirik edukiko dute eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoan zehar botako ditu, sarri egingo du eta tarteka mardul botako du, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 9-12 graduan joaz goia.

Bustitik jarraituko du egunak bihar. Goizean euria sarri eta mardul egingo du, litro politak pilatuko direlarik. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, baina gau arte ez du lortuko erabat atertzerik. Ipar-haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperaturak beste pixka bat behera egingo du, 8-11 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian elur-maila 1.000-1.200 metrotan kokatuko da. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!