Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 19a

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotuko da, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da egunaren bigarren zatian ere. Haizea aldakor ibiliko da, beti ere, hego-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta euri giroa izango da. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zaparradak ahulak eta tartekatuak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera eta bereziki gauean mardul botako du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!