Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 18a

Goizean behe-hodeiren bat edo beste ikusiko bada ere, ostarte zabalak izango dira nagusi eta behin behe-hodeiak desagertu ostean, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusi izango dira.

Azken orduetan goi-hodei batzuk agertuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizea ibiliko da egunaren lehen zatian, bigarrenean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura nabarmen igoko da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotuko da, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da egunaren bigarren zatian ere. Haizea aldakor ibiliko da, beti ere, hego-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!