Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 17a

Egunsentian hodeiak ugariak izango dira eta oraindik ezin da baztertu tantaren bat botatzea.

Hala ere, oso gutxi botako du. Goizeko lehen ordutik aurrera ateri geratuko da eta ostarte zabalak irekiko dira orduek aurrera egin ahala, non arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, giro ederra nagusituko den. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi eta nekez gaindituko ditu 14-16 graduak.

Giro bikaina izango dugu bihar. Goizean behe-hodeiren bat edo beste ikusiko bada ere, ostarte zabalak izango dira nagusi eta behin behe-hodeiak desagertu ostean, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusi izango dira. Azken orduetan goi-hodei batzuk agertuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizea ibiliko da egunaren lehen zatian, bigarrenean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura nabarmen igoko da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!