Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 16a

Goizean hodeiak oso ugariak izanagatik euria urria izango da eta nahiko ateri eutsiko dio. Arratsaldean hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euri gehixeago izango da, bereziki ilunabar, gau partean.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 18-20 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta oraindik euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Eguerditik aurrera ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira, nahiz eta, ez duen erabat garbituko. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi eta nekez gaindituko ditu 14-16 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!