Altxatzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 15a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Eguerdi aldera atertu eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik.

Goizean ipar ukituko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ekialdera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da 16-18 graduan joaz goia.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izanagatik euria urria izango da eta nahiko ateri eutsiko dio. Arratsaldean hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euri gehixeago izango da, bereziki ilunabar, gau partean. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!