Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 14a

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, zeruan urdina nagusituko da eta giro ederra izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugarituko dira, ilunabarrean zerua estalirik geratuko da eta euri pixka bat egingo du.

Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura antzeko kokatuko da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko badira ere, segituan desagertuko dira eta giro ederra nagusituko da, tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugularik. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ekialdera aldatuko da. Tenperatura antzeko kokatuko da 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!