Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 12a

Goizean goiz eta lehen orduetan euri pixka bat izango bada ere, goiz erdi edo eguerdirako atertu egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko direnez, eguraldi atsegina geratuko zaigu.

Hego, hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 18-20 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro atsegina izango dugu bihar. Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina giro ateri eta lasaia izango dugu egun osoz. Hego-haizeak nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturak goraka jarraituko du, 20-22 gradu atseginetan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!