Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 11

Goizean sartuko den fronte batekin zerua erabat estalirik mantenduko da eta euri giroa izango dugu. Zaparradak ia egun osoz emango dira, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira goizean.

Ilunabar, gau partean aterruneak luzatuko dira, baina gau erdi aldera berriz ere euritara joko du. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, tarteka mendebaldeko ukituarekin. Tenperatura igo egingo da, 16-18 graduan joaz goia. 

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean goiz eta lehen orduetan euri pixka bat izango bada ere, goiz erdi edo eguerdirako atertu egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko direnez, eguraldi atsegina geratuko zaigu. Hego, hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 18-20 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!