Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 10a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk botako ditu, non tarteka mardulak izango diren.

Eguerdian edo arratsaldeko lehen orduan euri gutxiago botako du, baina arratsalde erdian zaparradak ugarituko dira, gauean atertzera egingo duelarik. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta, gauean hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura jaitsi eta ez da 11-14 gradutik pasako.

Giro kaxkarra. Goizean sartuko den fronte batekin zerua erabat estalirik mantenduko da eta euri giroa izango dugu. Zaparradak ia egun osoz emango dira, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira goizean. Ilunabar, gau partean aterruneak luzatuko dira, baina gau erdi aldera berriz ere euritara joko du. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, tarteka mendebaldeko ukituarekin. Tenperatura igo egingo da, 16-18 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!