Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 9a

Goizean goiz eta goizeko lehen orduetan fronte baten eskutik euri zaparrada ederrak izango dira.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan lasaialdi bat izango du eguraldiak, baina arratsalde erditik aurrera zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta, goizarekin alderatuz euri gutxiago egin. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-15 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk botako ditu, non tarteka mardulak izango diren. Eguerditik aurrera zaparradak urritu egingo dira eta askoz tartekatuago botako du. Hala ere, ez du erabat atertzerik lortuko. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta, gauean hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura jaitsi eta ez da 11-14 gradutik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!