Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 8a

Goizean ostarte zabalak izango dira eta eguraldi ederra izango dugu. Arratsaldean zehar hodeiak pixkanaka ugaritzen joango dira, gauean zerua estalirik geratuko da eta gau erdi aldera euritara joko du.

Hego-mendebaldeko haizea tarteka zakar ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 14-16 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goiz eta goizeko lehen orduetan fronte baten eskutik euri zaparrada ederrak izango dira. Eguerdi aldera lasaialdi bat izango du eguraldiak, baina arratsaldean zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta, goizarekin alderatuz euri gutxiago egin. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!