Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 7a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar hodeiak ugarituko dira eta euritara joko du.

Zaparradak tartekatuak izango dira, baina ez da baztertzen mardulak izatea. Gauean atertzera egingo du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik zakar joko du; arratsaldean aldiz, mendebal/ipar-mendebaldera egin eta ahulduko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 13-15 gradutik pasako.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, ilunabar, gau partean euri pixka bat botako duelarik. Haizeak hego-mendebaldetik harro joko du. Tenperatura igo egingo da, 15-17 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!