Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 2a

Egun osoan zehar hodeiak izango dira eta euri giroa nagusituko da. Euria egun osoan botako du, baina zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunsentian eta egunaren bigarren zatian. Haizeak mendebaldetik nahiko zakar joko du, tarteka ipar-mendebaldeko ukituarekin. Gauean hego-mendebala nagusituko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 12-15 gradutik pasako. Egun amaieran elurra 1.100/1.200 metroan kokatuko da.  

Bihar, giro euritsua izango dugu. Egun osoan hodeiak izango dira eta euri giroa nagusituko da berriro. Zaparradak ugariak eta mardulak izango dira egunaren gehienean, non litro politak pilatuko diren. Gauean atertzeko joera hartuko du. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da egunaren ordu gehienetan. Gauean hego-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 11-13 graduan joz goia. Elurra goizean 1.200 metroan kokatuko da, baina ondoren gora egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!