Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko azaroaren 1a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute. Hala ere, zaparradak oso tartekatuak izango dira eta euri gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizea tarteka zakar ibiliko da, batez ere, egunaren amaieran, non gogor joko duen. Tenperatura antzeko mantenduko da, 18-20 graduan joz goia.  

Bihar giro makurra izango dugu. Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Euria egun osoan botako du, baina zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren bigarren zatian. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik, egun osoan bolada gogorrekin. Tenperatura jaitsi eta ez da 15-16 gradutik pasako. Egun amaieran elurra 1.100/1.200 metroan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!