Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 31

Goizean behe-lainoa sortuko da, baina orduek aurrera egin ahala jasoko du eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean zehar lehenbizi goi-mailako hodeiak eta azken orduetan erdi-mailakoak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego/hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperatura igo egingo da, 18-20 graduan joz goia.  

Bihar, giro nahasiagoa izango dugu. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute. Hala ere, zaparradak oso tartekatuak izango dira eta euri gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizea tarteka zakar ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 18-20 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!