Giro aldakorra berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 29a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi atsegina izango dugu, ateri egongo delarik.

Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, zerua estaliko da eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, euri gutxi egitea espero den. Hego/hego-mendebaldeko haizeak indarrean jotzen jarraituko du, berriz ere bolada zakarrekin mendi inguruetan. Tenperatura antzeko mantenduko da, 18-20 graduan.
 
Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango dugu. Zaparradak egun osoz botako ditu, nahiz eta, orokorrean ez den euri litro askorik pilatzerik espero. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!