Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 28a

Egun osoan erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak, tarteka zerua estalirik mantenduko dutelarik, bereziki egunaren bigarren zatian, non ez den baztertu behar tantaren bat botatzea, baina orokorrean ateri eutsiko dio.

Hego-mendebaldeko haizea berriz ere indarrean ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin mendi inguruetan. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Giro aldakorra izango dugu bihar, berriz ere. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi atsegina izango dugu, ateri egongo delarik. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, zerua estaliko da eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, euri gutxi egitea espero den. Hego/hego-mendebaldeko haizeak indarrean jotzen jarraituko du, berriz ere bolada zakarrekin mendi inguruetan. Tenperatura antzeko mantenduko da, 18-20 graduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!